XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
aurretik, erabakita daukat testuak eramango duen argia, eta argi horrek lagunduko dit lanak irauten duen denbora osoan.
Gauza bera egiten dut gero musikarekin ere, eta pieza bat edo gehiago hautatzen ditut.
Lana aurrera, baliteke argi edo musika gehiagoren premian izatea, baina ez da arazoa: behin marko orokorra hautatu eta gero, etorriko diren gainerako hautamen guztiak marko orokor horren baitan kokatzea da kontua, aire berdintsua duelako hemen, kontrastea egiteko hor...
Zineari zor diot hori eta lasaiago ibiltzen naiz orain.
Praktikoa da eta asko laguntzen dit.
Litekena da irakurleak ez ikustea Sorolla eta Sorollaren argia nire pertsonaietako bat hankahutsik itsasertzerantz doanean, han aurrean duen belontzirantz...
Litekena da inork ez entzutea Mozarten Hileta-musika masonikoa haur batzuek elurretan Robert Walserren gorpua aurkitzen duten beste eszena hartan...
Baina hori guztia ez dut egiten inor aztarna horien atzetik saia dadin ere.
Nire erreferentzia eta nire gida moduan erabakitzen ditut, bidaia luzea izango baita, eta neurri guztiak hartuta ere, zaila izaten baita tonuaren batasuna gordetzea obra osoan zehar...
Elementu bakoitza sistema batean integratzen da, osagai bakoitzak beste askoren oihartzuna dakarkigu, erlazio bakoitza beste erlazio baten metafora da, amaierarik gabeko ihesaldi batean...
Eta
Eta lehen zehatza zenak bere tokia aurkitu uste duenean ere, berehala uzten dio zehatz izateari, eta kokapen berrien bila abiatu beharko dugu ostera...